Menu

Legezko Oharrak BAZKIDEEN eta ERABILTZAILEEN PRIBATUTASUN POLITIKA

Edukien Taula

Datuak Babesteko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendu Orokorrak dakarren bezala, Pribatutasun Politika honen helburua da jakinaraztea nola biltzen, tratatzen eta babesten dituen UDC TXANTREA KKE entitateak bere bazkideen datu pertsonalak eta bere zerbitzuak erabiltzen dituztenenak.

UDC TXANTREA KKE aisiako eta kirolerako entitate sozial bat da, eta haren helburu soziala, berriz, estatutuetako xedeak betetzea, hau da, jarduera fisikoa, kirola eta aisia sustatzea, garatzea eta lanketa jarraitua egitea irabazi asmorik gabe.

Aisiako, kirolerako entitate sozial gisa, UDC TXANTREA KKEk honako betebehar hauek ditu lege aldetik:

1/2002 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, ELKARTZEKO ESKUBIDEA ARAUTZEN DUENA; 10/1990 Legea, urriaren 15ekoa, KIROLA ARAUTZEN DUENA; 15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, NAFARROAKO KIROLA ARAUTZEN DUENA; eta 1/2014 Foru Lege Dekretua, ekainaren 18koa, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legea aldatzen duena; orobat DATU PERTSONALAK BABESTEAren arloan dagoen araudia eta bereziki indarrean dena.

Bere bazkideen eta erabiltzaileen datu pertsonalak tratatzeko orduan gardentasunarekin eta legezkotasunarekin konprometituta eta Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra indarrean sartuz geroztik, Pribatutasun Politika aldatu dugu aipaturiko araudiaren eskakizunetara egokitzeko, xedea izanik UDC TXANTREA KKEk kontrolatu eta prozesatzen dituen datu guztiek pribatutasun eta segurtasun neurri nahikoak betetzen dituztela bermatzea, orobat erakustea legeak dakartzan betebehar guztiak betetzen ditugula.

Alde horretatik, hona hemen datu pertsonalak tratatzeko eta babesteko politikak direla-eta lege aldetik daude eskakizunik esanguratsuenak:

1.- DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

NORTASUNA: UDC TXANTREA KKE

IFK: G31058670.

Posta-helbidea: IMARKOAIN zk/g, IRUÑEA – 31015 (NAFARROA)

Telefonoa: 948124500

Helbide elektronikoa: gerencia@udctxantreakke.com

DATUAK BABESTEAREN ARLOKO ORDEZKARIA:

CONSULTING & STRATEGY GFM S.L. (GFM ZERBITZUAK) ESTRELLA ENPRESA PARKEA, BERROA KALEA 4, 31192 , TAXOARE (Nafarroa)

Helbide elektronikoa: dpo@gfmservicios.co

2.- DATU PERTSONALEN TRATAMENDURAKO XEDEAK

UDC TXANTREA KKE entitateak bazkideen eta erabiltzaileen datu pertsonalak tratatzen ditu bere zerbitzuak behar bezala emateko eta estatutu sozialen artikuluan ezarriak dauden lege xedeak betetzeko, orobat haren osagarri den Klubaren Erregelamenduan datozenak betetzeko, zehazki:

2.1 KIROL XEDEAK: Klubak antolatutako eta/edo sustatutako jardueren garapenerako behar direnak.

2.2. KULTUR XEDEAK: antzeko izaera duen beste edozein jarduera sozial sustatu eta praktikatzearekin loturikoak.

2.3. AISIAKO XEDEAK: bazkideen festen ospakizunarekin, dantzaldiekin, afariekin eta antzeko izaera duen beste edozein jarduera sozialekin loturikoak.

2.4. XEDE SOZIALAK: horretaz gain, entitateko bazkide izaerarekin loturiko helburuen gapenerako beharrezko diren tratamenduen xede guztiak ere ezartzen dira, zeinak araututa baitatoz estatutu sozialen artikuluetan:

2.4.1 Bazkideen eskubideak:

A) Bizitza sozialean parte hartzea, iritziak libreki adierazteko bide arautu batekin.

B) Klubaren jardueretan eta haren gobernu eta ordezkaritza organoetan parte hartzea, boto eskubidea erabiltzea, orobat Batzar nagusian bertaratzea eta estatutuekin bat etorriz gaitasun osoz obratzea

C) Klubetik libreki bereiztea.

D) Klubaren organoen osaerari buruz informatua egotea.

E) Jarduerak, akta liburuak, estatutuak eta kontuen egoera ezagutzea.

F) Diziplina neurriak hartu aurretik entzuna izatea eta neurriok zergatik hartuak izan diren jakitea (zigorra erabakitzen denean motiboak adierazita), hori guztia barne araudi diziplinarioarekin bat etorriz.

G) Klubeko organoek erabakitakoaren aurka egitea legearen edo estatutuen kontrakoak direla uste bada.

2.4.2 Bazkideen betebeharrak:

A) Klubaren xedeekin bat egitea eta horiek erdiesten laguntzea

B) Kuotak, zerga bereziak eta bestelako ekarpenak ordaintzea, estatutuetan datorrena betez.

C) Estatutuetan eta erregelamenduetan xedaturiko betebeharrak betetzea.

D) Klubaren gobernu organoak eta ordezkaritzak behar bezala harturiko erabakiak onartzea eta betetzea.

2.5. Klubak bazkideentzat eta erabiltzaileentzat dituen zerbitzuak ematea eta kudeatzea; hor sartzen da klubak bazkideentzat eta erabiltzaileentzat dituen jarduerak eta zerbitzuak kudeatu, mantendu, garatu eta betetzeko behar diren datuen tratamendua, besteak beste:

2.5.1. Aseguruak kontratatzeko eta aseguruarekin estalitakoa betetzeko datu kalteberen tratamendua (osasun datuak).

2.5.2. Klubaren zerbitzuen eta jardueren fakturazioa; hor sartzen dira bazkideetatik edo erabiltzaileetatik datorren kuota edo sarrera mota oro.

2.5.3. Beste entitate eta organismo batzuekin dagoen kolaborazioa gauzatzeko behar direnak, orobat garapen sozialeko ekimenen sustapena eta partaidetza gauzatzeko behar direnak ere.

2.6. Lege betebeharrak betetzea.

2.7. Klubaren zerbitzuen eta jardueren gainean bazkideak eta erabiltzaileak informatuak izatea, webgunearen, aldizkariaren edo antzeko beste euskarri batzuen bitartez, orobat beste entitate kolaboratzaile batzuek sustatutako eta/edo emandako zerbitzuen eta jardueren gaineko informazioa igortzea, betiere araudiak betez.

2.8. UDC TXANTREA KKEk programatutako edo parte hartutako eta bazkideak eta erabiltzaileak agertzen direneko jardueren eta zerbitzuen irudiak publikatzea.

Klubaren jardueren edo zerbitzuen irudiak direnean, adingabeak agertzeko baimen espresa eskatuko zaie horien guraso-ahala dutenei edo legezko tutore direnei.

3.- DATUEN JATORRIA

UDC TXANTREA KKEn tratatzen ditugun datu pertsonalak interesdunak berak, gurasoek edo legezko tutoreek emanak dira. Datuok hirugarrenen bidez jaso badira, kluba ziurtatuko da baimena dagoela horiek tratatzeko eta lagatzeko.

Datu kategoria hauek tratatzen dira:

⬥ Nortasun datuak, irudiak eta bideoak barne.

⬥ Izaera pertsonala dutenak.

⬥ Datu biometrikoak.

⬥ Posta helbideak eta helbide elektronikoak.

⬥ Datu ekonomikoak.

⬥ Bankuko datuak.

Kategoria bereziko datuak nola tratatzen diren: osasun egoerari erreferentzia egiten dioten datuak, medikamentu tratamendua, alergiak/intolerantziak eta dieta bereziak.

Hortaz, UDC TXANTREA KKEko erabiltzaileak dira erantzule eta haiek bermatzen dute, nolanahi ere, emandako datu pertsonalak zehatzak eta egiazkoak direla eta indarrean daudela.

4.- DATUEN KONTSERBAZIOA

Emandako datu pertsonalak behar diren artean kontserbatuko dira horiek jaso diren xedeak betetzeko, eta gorde egingo dira legeak ezartzen duen denboran, UDC TXANTREA KKEren lege betebeharrak betetzeko; eta bazkide izateari uko egin eta klubeko bazkide izatetik eratorritako ekintzak preskribatu bitarte ere gordeko dira.

Interes legitimoa berariazko baimenaren bidezkoa den tratamenduen kasuetan (jakinarazpen komertzialak, hirugarrenen ekitaldiak, babesleen promozioak, irudi eta datu identifikatiboen publikazioak webguneetan eta sare sozialetan), orobat adingabeen datu pertsonalak diren kasuetan, pertsonaren datuak kontserbatu egingo dira haiek ezabatzeko, ahazteko eta xedea mugatzeko eskubideak erabili artean.

Bazkideek informazio gehiago eska dezakete KLUBeko datu pertsonalen kontserbazio epeen gainean, gerencia@udctxantreakke.com helbidera idatzita edo “GFM SERVICIOS” sailera idatzita, dpo@gfmservicios.com.

5.- LEGITIMAZIOA. DATUAK ERABILTZEKO GAIKUNTZA EMATEN DUEN LEGEZKO TITULUA

UDC TXANTREA KKEk datuak tratatzeko legitimazioa lortuko du Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorreko 6. artikuluan (datu arruntei buruzkoan) datozenak beteta, edo, datu kategoria berezien kasuen, Erregelamendu horren 9. artikuluan datozenak beteta; alde horretatik, datuen titularra informatu egingo da zerbitzu bakoitzean aplikatuko diren zilegitasun tituluen gainean.

Hortaz, datuen tratamenduaren oinarri juridikoak izango dira:

5.1.- Bazkideak KLUBarekin duen erlazioa betetzea, exekutatzea eta kontrolatzea, estatutu sozialetako artikuluek bazkide izaera arautzen duten bezala, orobat horiek garatzen dituen Erregelamendua betez.

5.2 UDC TXANTREA KKEk datu pertsonalak tratatzeko duen interes legitimoa, Klubak dituen xedeak betetzeko, zeinak zerrendatuta baitaude agiri honen 2. atalean, orobat interesdunaren bazkide izaeratik eratortzen direnak betetzeko, “Bazkideen” estatutu sozialetan araututa gelditu den bezala. Hala berean, bazkidea informatua edukitzeko, edozein komunikabideren bitartez (posta arrunta, elektronikoa, telefonoa, beste komunikabide elektroniko batzuk, eta abar) UDC TXANTREA KKEren eta haren entitate kolaboratzaileen jardueren eta zerbitzuen gainean informatua edukitzeko.

Interes legitimoan oinarritutako edozein tratamendu UDC TXANTREA KKEk gauzatuko du datu pertsonalen, ohorearen eta intimitate pertsonalaren eta familiakoarenaren babeserako eskubidea errespetatuz, eta behar diren neurriak hartuko dira errespetu hori bermatzeko.

5.3 Aisiako eta kirolerako entitate sozial gisa, KLUBari aplika dakizkiokeen legezko betebeharrak betetzea. Erakunde horrek, gainera, elkarteen eta kirol kluben araudi espezifikoa bete behar du.

Edonola ere, kontuan izan behar du beti gauza daitekeela jakinarazpen komertzialak jasotzearen aurkako eskubidea (aurrerago deskribatuko den moduan).

5.4 Bazkideak, erabiltzaileak eta, hala badagokio, guraso-ahalaren titularrak edo adingabearen legezko tutoreak emandako berariazko baimena, eskatzen diren helburuetarako, zehazki, honako hauekin zerikusia duten tratamenduetarako: adingabeen datuak eta horiek erabiltzeko baimena, irudiak eta bideoak komunikabide korporatiboetan argitaratzea (hala nola webgunea, sakelako aplikazioa, sare sozialak, aldizkariak, buletinak, klubeko buletinak eta aldizkariak, hirugarren erakundeei datuak lagatzea eta osasun datuen tratamendua).

Ondorio hauetarako, adingabetzat hartzen dira 14 urte bete ez dituzten adingabeak (DBLOren 13.1 artikulua), salbu eta informazioaren gizarteko zerbitzuen zuzeneko eskaintzarekin lotutako tratamenduetarako; kasu horretan, beharrezkoa izango da 16 urtetik beherakoen guraso-ahala dutenen baimen espresa edo legezko tutoreak direnena (DBEOren 8. artikulua).

Oraingo DBEO indarrean sartu aurretik emandako baimenak baliozkotzat joko dira, baldin eta haren betekizunak betetzen badituzte. Kasu horretan, datuak tratatzen jarraitzeko aukera emango da, adostasun hori berariaz ezeztatzen ez den bitartean, eta berariaz ezeztatu aurretik datuak tratatzeko zeukan zilegitasuna mantenduko da.

6.- NORI JAKINARAZTEN ZAIZKION ZURE DATUAK

Zure datu pertsonalak tratatzen ditugun artean, UDC TXANTREA KKEk ez dizkio inori lagako, salbu eta legea betetzeko edo xede bat betetzeko ez bada edo beharrezkoa suertatzen denean aurretik baimena eskatu ez bada; alde horretatik, baimena ez emateak nolako ondorioak izan ditzakeen jakinaraziko zaizu, eta, zehazki, KLUBak dagokion zerbitzua edo jarduera emateko duen ezintasuna.

Jarduerak gauzatzeko eta zerbitzuak emateko, baliteke datuak jakinarazi behar izatea tratamenduaren arduradun gisa isilpekotasun eta segurtasun baldintzetan aritzen diren zerbitzu informatikoko enpresei.

Honako hartzaile hauei jakinaraziko zaizkie datuak:

⬥ Arloan eskumena duen administrazio publikoari, lege betebeharrak betetzeko.

⬥ Kirol federazioei, lehiaketa ofizialetan eta amateurretan parte hartzeko.

UDC TXANTREA KKErekin erlazionatuta dauden enpresei: aholkularitza, informatika, sorospena, zaintza, jarduera begiraleak, sarbide kontrolak, zerga eta lege aholkulariak, abokatuak, hori guztia Klubari eta Bazkideari zerbitzu emateko xedez.

⬥ Elkarrekikotasuna duten klubak, bazkidearen onurarako izango diren elkarrekikotasun-hitzarmenak kudeatzeko xedez.

⬥ Nafarroako Kirol Erakundeen Elkarteak, bazkideentzako onurak eskuratzeko xedez.

Era berean, behar bezalako zerbitzua emateko eta Klubak bazkideekin eta erabiltzaileekin duen harremana kudeatzeko, baliteke tratamenduaz arduratzen direnek eta/edo profesional espezializatuek datuetara sartu behar izatea edo haiek tratatu behar izatea.

7.- DATU TRANSFERENTZIARIK BESTE HERRIALDE BATERA

Ez dago aurreikusia daturik transferitzea beste herrialde batera.

8.- ESKUBIDEAK

UDC TXANTREA KKEk datu pertsonalen tratamenduari loturiko honako eskubide hauek errazten dizkie interesdunei:

⬥ Datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.

⬥ Hura zuzentzea eta ezabatzea eskatzeko eskubidea.

⬥ Tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.

⬥ Tratamenduaren aurka egiteko eskubidea.

⬥ Datuak eramateko eskubidea.

⬥ Emandako baimena kentzeko eskubidea.

Edozeinek du eskubidea jakiteko UDC TXANTREA KKEk berari dagokion daturik erabiltzen ari ote den. Horretarako, eskubidea izango du interesdunaren datu pertsonaletara sartzeko, orobat zehatzak ez diren datuak zuzentzeko eta, hala denean, ezabatzea eskatzeko, noiz eta, besteak beste, datuok beharrezkoak ez direnean jaso zireneko xedeak betetzeko.

Baldintza jakinetan, interesdunek mugak jartzea eska dezakete beren datuen tratamenduari; kasu horretan, bakarrik kontserbatuko dira erreklamazioak egiteko edo defendatzeko. Baldintza jakin batzuetan eta egoera bereziren bat dutela eta, interesdunak datuak tratatzearen aurka suerta daitezke.

Kasu horretan, UDC TXANTREA KKEk datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta gainetik dauden legezko motiboen kasuan edo erreklamazio posibleen gauzapena edo defentsa egiteko orduan.

Baimena eman badu xede jakin baterako, interesdunak eskubidea du edozein unetan kentzeko baimen hori, kendu aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eraginik izan gabe.

Alde horretatik, idatzi bat igortzen ahalko duzu UDC TXANTREA KKEren bulegoetara (IMARKOAIN, zk/g 31015 IRUÑEA, NAFARROA) edo mezu elektroniko bat igorri gerencia@udctxantreakke.com helbidera. Nolanahi dela ere, eskubidea erabiltzen duenak bere nortasuna egiaztatu beharko du NAN, AIZ, pasaportea edo antzeko agiriren baten kopia igorrita, bi aldeetatik.

Datuen babesaren arloan, eskubideak bete ez zaizkizula edo urratu zaizkizula sumatzen baduzu, erreklamazio bat aurkez diezaiokezu kontrol agintaritzari, Datuak Babesteko Agentzia eskudunari haren webgunearen bitartez, www.agpd.es.

Aurretik, erreklamazio bat aurkezten ahalko duzu Datuak Babesteko Ordezkaritzan, dpo@gfmservicios.com helbide elektronikoan, eta horrek gehienez ere bi hilabeteren barrenean ebatziko du erreklamazioa.

DATUAK BABESTEKO ORDEZKARITZARI BURUZKO INFORMAZIOA.

Hasieran jakinarazi dizugun bezala, UDC TXANTREA KKEk (Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorra betez) Datuak Babesteko Ordezkaritza bat du, eta hura arduratuko da pertsonenganako errespetuz informazio pertsonala zaintzeaz eta kudeatzeaz eta datuak babesteko araudia betetzeaz. Alde horretatik, kontaktatu dezakezu CONSULTING & STRATEGY GFM SL enpresarekin (GMF SERVICIOS), haren egoitzan (LA ESTRELLA ENPRESA PARKEA, BERROA KALEA 4 – 31192 TAXOARE, NAFARROA), edo mezu elektroniko bat idatzi dpo@gfmservicios.com helbidera.

9.- SEGURTASUN NEURRIAK

Ezarriak dauden segurtasun neurriek bat egiten dute EB 2016/679 DBAOn datozenekin, eta deskribatuta datoz UDC TXANTREA KKEren datuak babesteko politika eta informazio-segurtasuna osatzen duten agiriekin.

10.- INDARREAN SARTZEA ETA APLIKATZEA

Pribatutasun politika hau indarrean sartu zen DBAOren egun berean, 2018ko maiatzaren 25ean, eta haren aplikazioa berehalakoa izan da, aurretik UDC TXANTREA KKEk datuak eta pribatutasuna babesteko zituen politika guztiak ordezkatuz; dena den, araudi honetan kontuan hartzen ez diren alderdietarako aurrekoa errespetatuko da, baldin eta haren aplikazioak aipaturiko DBAOn datozen arauak urratzen ez baditu.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 25ean.

Actividades Deportivas y Culturales

NORMATIVA APLICADA / CURSO 2023-2024

Normativa de aplicación para nuestras Actividades Deportivas y Culturales y que afecta tanto a las personas socias como a las no socias.

01. INSCRIPCIONES

• Personas socias y usuarias de la APP del Club: del 6 al 26 de junio. Mediante APP, Web, o de forma presencial en oficinas.

• Primera inscripción de personas no socias: del 6 al 26 de junio, mediante APP (en caso de ser usuario/a), Web, o de forma presencial en oficinas.

• No se admitirán inscripciones realizadas de otra manera.

• Los cursos que no permitan la inscripción directa, generarán una lista de espera. Una vez llegado a los mínimos requeridos y por orden de inscripción, pasarán a ser inscripciones en firme.

• Mediante la APP, se podrá pagar con tarjeta una vez sea efectiva la inscripción a partir del 26 de junio o dejar el pago pendiente, para que sea cobrado directamente en el número de cuenta. Si finalmente la plaza no es adjudicada, se devolverá el importe abonado.

• El resto de inscripciones no abonadas se cobrarán directamente en el número de cuenta una vez sea adjudicada la plaza.

• A tener en cuenta: En caso de inscribir a un menor deberá realizarse con las credenciales del menor. Una sola inscripción por persona.

02. SELECCIÓN

• La asignación de las plazas se realizará por orden de inscripción hasta completar cupo. En caso de no alcanzar el número mínimo de participantes en un grupo, se comunicará la suspensión o modificación de este. UDC Txantrea KKE se reserva el derecho a que las personas técnicas deportivas evalúen y organicen los grupos para un funcionamiento óptimo de las clases.

• En el periodo de inscripción oficial tendrán preferencia las personas socias.

03. DERECHO DE PARTICIPACIÓN

• Acabado el periodo de inscripción, en caso de quedar plazas libres en alguno de los cursos ofertados, podrán darse nuevas altas. A partir de esta fecha, serán por orden de inscripción sin que las personas socias tengan preferencia.

• La inscripción de los cursos supone la aceptación de las normas que los rigen. En caso de no asistir, la clase no se podrá recuperar.

04. NORMATIVA GENERAL

• La asignación de plazas será por orden de inscripción, y dentro del periodo de inscripción tendrán preferencia las personas socias.

• Para que una actividad salga adelante requerirá de un mínimo de personas inscritas.

• Es obligatorio respetar las fechas y forma de inscripción, así como los pagos.

• Solo dispondrán de plaza aquellas personas admitidas y que hayan realizado el pago en las fechas estipuladas.

• Las actividades que se ofertan están sujetas a modificaciones y anulaciones de las que se informarán con antelación.

• La inscripción en una actividad implica el compromiso para todo el curso independientemente de su forma de pago.

• Por razones de organización y programación sólo se podrá devolver el importe del pago efectuado ante justificaciones especiales, debidamente documentadas: justificantes médicos, cambios de residencia/empadronamiento, cambios de horarios laborales, etc.

• Las bajas han de comunicarse por escrito y han de ser por fuerza mayor. No son válidas las bajas notificadas telefónica o verbalmente a los/as monitores. La baja habrá que notificar antes del día 28 del mes anterior a la fecha de pago del siguiente recibo. Cualquier baja producida después de dicho día no da derecho a la devolución de la cuota.

• En caso de no ser socio/a de la instalación y se quiera acompañar a un menor 12 años o una persona con diversidad funcional, el acceso a las mismas se hará con una tarjeta expedida en el Club, llamada carné de acompañante, o equivalente, por la que habrá que abonar la cantidad de 10 €.

• Para acceder a las instalaciones tanto las personas usuarias como las acompañantes, es obligatorio el uso del carné o equivalente. Un mal uso de la misma conlleva la sanción correspondiente según el régimen interno.